Enpresa

Osagarriak eta apaingarriak diseinatzen eta ekoizten dituen enpresa bat gara. Altzairu herdoilgaitzezkoak, aluminiozkoak eta fundiziozkoak egiten ditugu, eta altzarien sektorean, barne-dekorazioan, arkitekturan eta contract delakoan ardazten dugu gure jarduera. Donostiako Kursaala eta Guggenheim Museoa bezalako eraikin bereziek, adibidez, gure osagarriak dauzkate.

Erabat funtzionalak diren diseinuetan inspiratutako artikuluak ditugu, eta haietan, materialen biribiltasunak paper protagonista dauka. Produktu horietako asko industri diseinatzaile, arkitekto eta altzari-diseinatzaile sonatuekin elkarlan estua burutuz sortu dira.

Didehya 40 herrialdeetara zabaldua dago, nagusiki Europan eta Amerikan (ipar, erdialde eta hegoaldean). Funtsean, estetika garaikideko produktuekiko gustuak mugitzen gaitu, betiere funtzionaltasunean eta iraunkortasunean oinarrituta eta egungo gustuei eta erabilerei erantzunez.

 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika