Diseinatzaileak

Isabel Ponce

  Produktu-diseinatzailea, Hondarribian jaioa, 1975an.

Arte Plastikoetan eta Altzarien Diseinuan tituluduna, Gasteizko Arte Aplikatuetako Eskolan.

2000. urtean, Dublinera joan zen bizitzera bost urtez. Han, bere prestakuntza osatu zuen, “Art, Design & 3D Studies” graduondokoa eginez, eta barne- eta altzari-diseinatzaile ibili zen, Vodafonerentzat eta beste batzuentzat proiektuak kudeatzen.

Irlandan ibili ondoren, produktu-diseinatzaile gisa garatu zuen bere ibilbide profesionala, eta irudi-arduraduna izan zen nazioarteko azoketarako, Alemanian, Italian eta Espainian, standak eta altzariak diseinatuz.

Lan egin berri du industri diseinatzaile gisa Didheyarentzat, zamakeko bi bilduma berri proiektatuz, berezko zertasuna duten gauza sinpleen dotoretasunean inspiratuta.

 

 

 

 

 Dhemen

  Dhemen diseinuko estudio bat da, jada industria-sektorean ibilbide luzea eta objektuak sortzeko jakinmina eta garra dauzkana. Diziplina askotariko talde batek osatzen du, eta etengabe ari da ikertzen proiektu bakoitzera egokitzeko. Sortze eta ekoizte prozesua ulertzeko daukan erak behar-beharrezkoak ditu antolakuntza, tresneria eta elkarlana. Dhemen sorkuntza eta xehetasunaren zaintza da.

Dhemenek badaki produktu berri bat ezartzea prozesu globala dela eta horrek enpresaren irudian eta balioetan eragiten duela. Diseinuaren fase guztietara eta bakoitzera bideratzen du arreta, ekoizpenaren kontzeptutik, bezero bakoitzaren beharretara egokitutako emaitza bikaina lortze aldera.

Diseinatzaile gisa, produktu berri bakoitzaren mugak bilatzen ditu. Ekintzaile gisa, markaren helburuak ulertzen ditu. Talde gisa, bezeroarekin elkarlana egiten du, diseinua balioa dela ulertzen duen aldetik. Erabiltzaile gisa, forma eta funtzioa orekatzen dituen, hunkitu egiten duen diseinuan sinesten du.

 

   

 Jean Louis Iratzoki

  Barne-arkitektoa, Iparraldeko Donibane Lohitzunen jaioa, 1965.

Euskaldun gazte hau 1988an diplomatu zen barne-arkitekturan, Boulle-Paris eskolan, eta Madrileko Eskola Esperimentalean Industria Diseinua ikasi zuen. Pariseko agentzietan ibili zen lanean hainbat urtetan, material plastikoetan ezagutzak hartuz.

1998an, bere diseinu-tailerra ireki zuen Donibane Lohitzunen. Objektu askotarikoak sortu ditu: Hortzetako eskuila, haurrrentzako aulkietako Carrefour bilduma, ur botila bat, perfume-flasko bat.

Baina, azkenaldi honetan, altzarien munduan dabil. DIDHEYA, BIOK, PISON, SOKOA bezalako enpresekin dihardu, bainu-gelako osagarrien bildumak, altzariak eta aulkiak garatzen.

 

 

 

 

  Nu Estudio

 Nu estudioak, didheyarekin elkarlanean, norabide-seinaleztapeneko linea berri bat diseinatu du barneetarako, eta, harekin, portzelanazko heldulekuen gama berria. Azkeneko proposamen horrek didheyaren produktuen kalitatea eta txikienen arreta irabazteko pentsatutako diseinua nahasten ditu.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika